home
cas eus

Kontserbatorioa Profesionala

Irakaskuntza arautua, titulazio ofizialarekin, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren musikako irakaskuntza profesionalei buruzko 2007ko abenduaren 11ko 229/2007 dekretuaren arabera.

Musika-gaitasun berezia daukaten gazteentzat; Diziplina horretarako eskolaz kanpoko dedikazio handia gauzatzeko prest dauden eta dagokienean musikako goi mailako ikasketak hauta ditzaketen gazteentzat.

6 ikasturtetan egituratuta dago eta horietako edozeinetan hasteko dagokion sarbide-proba egin beharko da.

18 musika-tresna espezialitate daude, musika-tresnako dauden lekuen arabera.

Espezialitate bakoitzari dagozkion irakasgaiak, horien banaketa ikasturteka eta ordutegi-dedikazioa dagozkien taula akademikotan zehaztuta daude.

Urtero goi mailako zenbait kontserbatoriotan sartzeko aukera daukate Leioako Kontserbatorioko 7 bat ikaslek.

Musikako Ikasketa Profesionalak eta Bigarren Mailako Hezkuntza - Batxilergoa aldi berean egitea ahalbidetzeko, Eusko Jaurlaritzak hainbat BALIOZKOTZE dauzka ezarrita, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren 2010eko uztailaren 13ko 194/2010 dekretuaren arabera.

Musikako Ikasketa Profesionalak amaitzen dituzten ikasleek Batxilergoko titulua lortzen dute Batxilergoko ikasgai komunak gainditzen baldin badituzte, 2010eko uztailaren 26ko aginduaren arabera.

Ikasturtea hastean, irakasle batek ikasleei jakinaraziko die zein egun eta ordu diren gurasoen arretarako.

Bi kalifikazio egiten dira ikasturte bakoitzean. 1. lauhilekokoak (otsailean) posta bidez bidaltzen dira etxera eta ekainekoak Zentroan jaso behar dira.

Gaur egun, Leioako Udal Kontserbatorioan jatorria daukaten musika arloko 58 profesional eta  musikako goi mailako ikasketetako 36 ikasle daude.