home
cas eus

Musika eskola

Leioako biztanleria osoari zuzendutakoa (30.000 biztanle). Beste udalerri batzuetako ikasleak onar daitezke leku librerik badago.

Bertan, heziketa amateurra eta ludikoa eskaintzen da, kalitate handikoa, eta Kontserbatorioko irakasle-talde berak ematen du musika-tresnen aukera osoarekin.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren musika eskolei buruzko 1992ko urriaren 27ko 289/1992 dekretuaren bidez araututakoa.

Irakaskuntza hori mailatan egituratuta dago:

Musika Eskolen Dekretuaren arabera, ondorengoak dira funtsezko helburuak:

I. MAILAKO MUSIKA ESKOLA

Musika eta Mugimendua irakasgaiak txikienei musika hurbiltzea du helburu, jolasaren, aktiboaren eta bizipenaren ikuspegitik. Nortasunaren eta sormen-prozesuen garapenaren inguruan lan egingo dugu, entzunezko diskriminazioa bultzatuko dugu jolasaren eta perkusio txikiko instrumentuen bidez, jarduera erritmikoak garatuko ditugu instrumentuekin eta gorputz-perkusioarekin, ahots-adierazpena bultzatuko dugu abesti eta ahots-jolas ugariren bidez, eta geure gorputza erabiliko dugu musikaren bidez adierazteko tresna gisa. Hori guztia, ikasleengan motibazioa sortzen saiatuz, musika haien bizitzaren parte izan dadin.

II. MAILAKO MUSIKA ESKOLA

Musika 7 urteko haurrei hurbiltzea.

Hastapeneko modulua

1. eta 2. modulu komunak

Lehenbiziko bi modulu horiek (8 eta 9 urte) taula akademiko komuna daukate ikasle guztiei aukera-berdintasuna eskaintzeko.

3. eta 4. modulu sendotuak

Irakaskuntza sendotuaren oinarrien arabera, bi modulu horietan sartzeko aukera izango dute musikari dagokionez motibatuta eta gaituta dauden ikasleek. Horien helburua kontserbatorio profesionalera sartzeko maila egokia lortzea da.

Ordutegi-dedikazio handiagoa daukate, taula akademikoan ikus daitekeen moduan.

Ikusi musika-tresnako dauden lekuen taula espezifikoa irakaskuntza sendoturako.

3., 4., 5. eta 6. moduluak

Tarte honek osatzen du II. mailako Eskolako ibilbide akademikoa eta, hura amaitzerakoan, 4. Modulu Sendotuaren antzeko gaitasun-maila lortzen da.

II. mailako Eskolako taula akademikoan ikus dezakegu prestakuntzaren erritmoa arinagoa dela irakaskuntza sendotuan baino.

III. MAILAKO MUSIKA ESKOLA

Tarte akademiko honen azken helburua musika-tresnari dagokionez Maila Profesionaleko 3. Ikasturtean lortzen den gaitasun-mailaren antzekoa lortzea.

Taula akademikoan ikus daitekeen moduan, musika-prestakuntza 6 Modulutan egituratuta dago.

IV. MAILAKO MUSIKA ESKOLA

Taldeko jarduera artistikoetara baino ez dago zuzenduta.

MUSIKOTERAPIA

Irakasle espezializatuak daude, pertsona gutxiri zuzenduta egonagatik ere, garrantzitsua eta sentikorra den eskaera horri erantzuteko. Urritasunen bat daukaten haurrak, esaterako: Down, Asperger, West eta Red sindromeak edo autismoaren hastapenak eta mugitzeko edo hizketarako disfuntzioak. Arreta pertsonalizatua, kasu bakoitzaren beharretara egokituta.

6 eta 11 urte bitarteko haurrekin egingo litzateke lan, hau da, Lehen Hezkuntzan daudenekin.

SOLASALDIAK IRAKASLEEKIN

Ikasturtearen hasieran, irakasle bakoitzak ikasleei jakinaraziko dizkiete gurasoen arretarako egunak eta orduak.

NOTAK ETA TXOSTENAK

Hiruhileko bakoitzaren azken astean.