Musikoterapia
Musikoterapia soinua eta musika erabiltzea da xede terapeutikoetarako: osasun fisiko eta mentala berreskuratzea, mantentzea eta hobetzea.
Musikoterapia, gaur egun, arlo desberdinetan aplikatzen da: ospitaleak, eguneko zentroak, ezgaituen elkarteak eta ikastetxeak. Egiaztatuta dago garapen emozional, arrazional eta psikomotorra garatzen laguntzen duela. Horrela diote psikologoek, laguntzako irakasleek, logopedek eta fisioterapeutek.
Parte hartzen duten ume gehienek musika eskolan planteatuta dauzkagun hezkuntza helburuetara egokitzen uzten ez dien ezgaitasun edota disfuntzioren bat dute, larriagoa edo arinagoa, eta eskolan bezala, lan egiteko beste modu bat eta beste helburu batzuk behar dituzte.
Hauek bezalako ezgaitasunak dituzten umeez ari gara: Down sindromea, Asperger sindromea, West sindromea, Red sindromea, autismoaren hastapenak, disfuntzio motorrak eta disfuntzioak hitz egiteko gaitasunean.
Proiektu honen bidez, Leioako Musika Eskolak ume hauekin lan egiten du eurentzat eta euren beharretara egokituta dagoen programa batekin. Horrela, musika erabiltzen dugu, ez bakarrik hezkuntza xedeetarako, bide terapeutiko gisa ere bai, eta ondorioz, behar duten horiengana hurbiltzen dugu.
Proiektu honen ezaugarriak hauek dira:
1. Umeek 6 eta 14 urte bitarteko adina dute.
2. Helburuak umearen ezgaitasuna jakin eta gero jartzen dira, umearen inguruan dauden gainerako profesionalekin hitz egin eta gero (laguntzako irakasleak, psikologoak, familia…).
3. BANAKAKO saio bat egiten da astean, ordu erdikoa. Batzuetan, komeni da gurasoek ere parte hartzea saioren batean.
4. Lan hau guztia aurrera ateratzeko gaitasuna duten bi irakasle ditugu zentroan: Nieves Saenz de Buruaga, Musika Hizkuntzako irakaslea eta Arloko arduraduna; Alaitz Zabalo, flauta irakaslea; eta Itziar Bilbao, piano irakaslea.