Sarbide probak
PROFESIONAL MAILAKO SARBIDE PROBA (1. IKASTURTEA)
MUSIKA HEZKUNTZA (Puntuazioa 0-10)
1.- Idatzizko proba (5 puntu gehienez)
a) Konpasa adierazita emandako musika-zati batean oinarritutako erritmozko diktatua (zortzi konpas gehienez).
b) Tonalitatea adierazita emandako erritmozko diktatu batean oinarritutako melodiazko diktatuta (zortzi konpas gehienez). Tonalitate maiorrak eta minorrak berezko bi alteraziorekin gehienez; modu minorretan sentsiblea aldakari akzidental gisa agertu ahal izango da.
c) Musika-zati baten zenbait parametro identifikatzeko eta aztertzeko idatzizko proba.
2.- Ahozko proba (5 puntu gehienez)
a) Melodia tonal baten intonazioa pianoaz lagunduta (gehienez hiru aldakari propio)
b) Irakurketa erritmikoa, zatiketa bitarreko konpasetik zatiketa hirutarreko konpaserako aldaketa duen ariketa baten oharrekin (zatia = zatia baliokidetasuna).
c) Irakurketa erritmikoa laugarren lerroko fa klabean konpas aldaketarik gabe.
PROBA INSTRUMENTALA (Puntuazioa 0-10)
1.- Proba teknikoak
a) Bat-bateko irakurketa
b) Arpegio 1 eta Eskala 1 (seitik)
c) Azterketa 1 (bitik)
2.- Interpretazioa
Lan 1 (estilo desberdineko bitik)
EBALUAZIO IRIZPIDEAK
Bai proba teknikoen balorazioan, bai lan jakin horren interpretazioan, ondorengo irizpideak hartuko dira ardatz gisa:
- Exekuzio teknikoa
- Afinazioa
- Soinu-kalitatea
- Interpretazioa eta espresioa
- Adina
LANAK ETA IKASKETA ORIENTAGARRIAK ESPEZIALITATEAREN ARABERA
MAILA PROFESIONALEKO SARBIDE PROBA (2. IKASTURTEA)
MUSIKA LENGOAIA (Puntuazioa 0-10)
1.- Idatzizko proba (5 puntu gehienez)
a) Melodia, erritmo eta tonalitate maiorren eta minorren diktatua, aldakari akzidentalekin (gehienez hiru aldakari propio).
b) Bi ahotsetarako diktatua (Sol klabea eta Fa klabea). Fa klabean hautatutako tonalitateari dagozkion gradu tonalak soilik erabiliko dira (gehienez hiru aldakari propio).
c) Proba teorikoa- Lan baten alde melodikoak, erritmikoak eta formalak aztertzea.
2.- Ahozko proba (5 puntu gehienez)
a) Melodia tonal baten intonazioa pianoaren laguntzarekin.
b) Irakurketa erritmikoa Sol klabeko notekin edo/eta Fa klabean konpas aldaketekin (zatiketa bitarreko konpasak, zatiketa hirutarreko konpasak eta parte desberdineko konpasak).
PROFESIONALEKO MAILARAKO SARBIDE PROBA (3. MAILA)
MUSIKA LENGOAIA (Puntuazioa 0-10)
1.- Idatzizko proba (5 puntu gehienez)
a) Bi ahotsetarako diktatua (Sol klabea eta Fa klabea) aldakari akzidentalekin: (Gehienez hiru aldakari propio).
b) Proba teorikoa- Emandako lan baten alde melodikoak, erritmikoak, harmonikoak eta formalak aztertzea.
2.- Ahozko proba (5 puntu gehienez)
a) Melodia tonal edo modal baten intonazioa pianoaz lagunduta.
b) Irakurketa erritmikoa konpas aldaketadun oharrekin (zatiketa bitarreko konpasak, zatiketa hirutarreko konpasak eta parte desberdineko konpasak). Irakurketa hori Sol klabean egingo da.
c) Irakurketa erritmikoa klabe desberdineko zati txikien oharrekin (Do eta Fa klabeak).
PROFESIONAL MAILARA SARTZEKO PROBAK: HARMONIA-ANALISIA.
4. IKASTURTEA:
EMANDAKO BAXU ZIFRATU TONUBAKAR BATEN ERREALIZAZIO HARMONIKOA AHOTS-LAUKOTE MISTORAKO: (kateamendu harmonikoak funtsezko egoerako akorde triadekin, 1. eta 2. inbertsioa, kadentziak eta kadentzia-prozesuak, antolamendu aldaketak, akorde bostun gutxitua, akorde bostun gehitua, eskala laguntzaileak, sekuentziak, dominantearekiko akorde zazpiduna...).
ANALISI HARMONIKOA:
Harmonikoki analizatzea musika-zati bat erabilitako eraketa akordal mota zein den adierazita, akorde bakoitza definituta eta une bakoitzean adierazten duten funtzio harmonikoa zehaztuta (-zenbaki erromatarren bitartez-). Nota batzuk ez dira harmoniaren parte ("apaindura notak") eta ikur baten bitartez adierazi beharko dira (+), tipologia zehaztuta ondorengo laburduren bitartez: NP (iragaite-nota); F (loreztapen-nota); Ap (apoiatura); Ret (atzerapena); E (ihesaldia edo elisioa); Ant (antzinamendua) Ped (pedala).
5. IKASTURTEA:
EMANDAKO BAXU-SOPRANO MODULATZAILE BATEN ZIFRATUA ETA ERREALIZAZIOA AHOTS-LAUKOTE MISTORAKO: (akorde triadadun, koatriadadun loturak (zazpidunak dominantearekiko funtzioarekin eta bigarren mailako zazpidunak), kintiadak (dominantearekiko bederatziduna eta bigarren mailako bederatziduna), sobretonika akordeak, modulazioa, sekuentzia modulatzaileak, modu-aldaketa eta tonu-aldaketa, akorde aldakarituak (6. napoliarra, dominantearekiko dominantea, akorde seidun gehituak), apaindurazko notak...
ANALISI HARMONIKOA:
Harmonikoko analizatu musika-zati bat erabilitako eraketa akordal mota zein den adierazita, akorde bakoitza definituta eta une bakoitzean adierazten duten funtzio harmonikoa zehaztuta (-zenbaki erromatarren bitartez-). Nota batzuk ez dira harmoniaren parte ("apaindura notak") eta ikur baten bitartez adierazi beharko dira (+), tipologia zehaztuta ondorengo laburduren bitartez: NP (iragaite-nota); F (loreztapen-nota); Ap (apoiatura); Ret (atzerapena); E (ihesaldia edo elisioa); Ant (antzinamendua) Ped (pedala).
6. IKASTURTEA:
MUSIKA LAN SOIL BATEN ANALISIA (BITARRA/ HIRUTARRA)
- Egitura formala.
- Parametro morfosintaktiko melodikoak; erritmiko-metrikoak; harmonikoak; fraseologikoak eta egiturazkoak.
- Interpretaziozko aldeak.
- Iruzkin estetiko-estilistikoa.