Ikasleei bekak emateko oinarriak
Ikasturte bakoitzaren lehen hiruhilekoan, Artezkaritza-kontseiluak onartutakoaren arabera, Soinu-Atadia erakunde autonomoak emandako beken deialdia egiten da. Leioako ikasleentzat baino ez da eta ikasturte akademikoaren tasak ordaintzen laguntzeko dira.
Era berean, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, urtez urte ikasketa ez unibertsitarioak egiteko diru laguntzen deialdia egiten du. Horien artean, Musikako Oinarrizko Hezkuntza eta Profesionala daude.