home
cas eus

Gure nortasun ikurrak

  • Irakaskuntza bakoitzerako eguneratutako plan pedagogikoak, heziketa eragingarria, atsegina eta suspergarria lortze aldera.
  • Irakasle-ikasle ordutegi-dedikazioa egokia, bakarkako eta taldeko (gehienez 12 ikasle) eskolen bitartez, irakaskuntza pertsonalizatua, masifikatu gabea eta eskola partikularren beharrik gabekoa lortze aldera.
  • Irakasleak eta irakaskuntzaz kanpoko langileak lan-erregimen orokorrean sartuta daude, ez dira funtzionarioak. Malgutasuna, dinamismoa eta eragingarritasuna.
  • Irakasleen etengabeko prestakuntza eta talde-lana, esperientziak elkartrukatzeko eta kalitatezko maila profesionala mantentzeko.
  • Talentuak erakartzea oposizioen eta lehiaketa zorrotzen bitartez, profesional onak eta berritzaileak irakasle-taldean sartzeko.
  • Langileen dimentsionamendua, Zentroaren benetako beharretara zehatz egokitutakoa.
  • Irakasle jarduna eta jarduera artistiko garrantzitsua aldi berean gauzatzen duten irakasleen portzentaje nabarmena; horrek eragina du irakaskuntzaren kalitatean eta Zentroaren ospean.
  • Zuzendaria, arloburuak eta Talde Artistikoen zuzendariak Fundazioaren Kontseilu Errektoreak hautatzen ditu, presidentearen proposamenean oinarrituta eta modu egonkorrean, kudeaketa akademikoan egonkortasun eta eragingarritasun handiagoa lortze aldera.
  • Ikasleen batez besteko adina oso baxua da eta haur gehienak 7 urterekin hasteko erraztasunak ematen dira. Estrategia horri esker, besteak beste, 18 urteko ikasleek musikako goi mailako ikasketak egiteko aukera daukate Maila Profesionala eta Batxilergoa aldi berean amaitzean.

  • Ikasleen banaketa musika-tresnen arabera, behar sozio-musikalen arabera aurrez finkatutakoa, musika-tresnen masifikazio zentzugabeak ekidinez. Horrela, Zentroaren beraren talde artistikoen prestakuntza ahalbidetzen da: orkestrak, ganbera-taldeak, baita beharrezko egonkortasuna ere irakasleen taldean.