Aurkezpena
JATORRIA
Udal Musika Zentroak musika eskola eta kontserbatorioa profesionala biltzen ditu.
1980-81 ikasturtean sortu zen eta gaur egun daukan egitura akademikoak LOGSEren ezarpena dauka jatorrian, 1992-93 ikasturtea, alegia.
30 Urte Musikariak Prestatzen 2010eko urrian argitaratu zen, zentroa sortu zenetik 30 urte bete zirenean, eta epe horretan egindako bide bikaina islatuta dago bertan.
EGITURA AKADEMIKOA
Gizarte honetan musika mailako prestakuntzari lotutako bi eskari mota daudenez, Zentroaren egiturak, zuzendaritza eta irakasle-talde beraren pean, bi ikaskuntza-eremu aurreikusten ditu:
Musika eskola, funtsean, Leioako biztanleria osoari zuzendutakoa (30.000 biztanle). Bertan, heziketa amateurra eta ludikoa eskaintzen da.
Kontserbatorio profesionala, bereziki, Uribe Kosta eta Txorierri eskualdeetara bideratutakoa (300.000 biztanle). Irakaskuntza arautua eskaintzen da bertan.
KUDEAKETA AKADEMIKOA
Heziketa Zentroa kudeatzeko, behar bezala eraman eta egokitu dira enpresa-jarduerako berezko kontzeptuak, jardunak eta parametroak, esaterako: kalitatea, produktibitatea, baliabideen optimizazioa, kudeaketa pertsonala, motibazioa, talde-lana eta etengabeko hobekuntza, besteak beste. Horiek guztiek dira gure nortasun ikurrak eta Musika Heziketaren alorrean erreferente bihurtu gara horiei esker.
30 URTE MUSIKARIAK PRESTATZEN 2010eko urrian argitaratu zen, zentroa sortu zenetik 30 urte bete zirenean, eta epe horretan egindako bide bikaina islatuta dago bertan.
ESTATISTIKA DATUAK
660 ikasle: 540 Eskolan eta 120 Kontserbatorioan.
44 irakasle: 18 lanaldi osoan eta 26 lanaldi partzialean.
Irakaskuntzaz kanpoko 4 langile.
18 musika-tresna espezialitate.
2 milioi euroko urteko aurrekontua dauka eta honela ordaintzen da:
% 45 Leioako Udalak
% 25 Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak
% 30 ikasleek.
1.400 m2 zentroaren geletara bideratuta.